Audacity audio digitala lantzeko programa da. Software librea eta kalitate handiko soinuekin lan egiteko. Honen eginkizuna audioa editatzea eta grabatzea da.
Jatorrizko soinuak (mikrofonoa, cassete, bideo baten soinua....) digitalizatu egiten ditu fitxategi digitala sortuz. Behin ordenagailuan dagoenean, zenbait aukera dauzkagu:
- Garbitu,
- Laburtu,
- Nahastu,
- Esportatu: besteak beste OGG, WAV, FLAC, MP3 formatuetara,
- Irrati programak sortu...
Irratietan askotan erabiltzen den programa da; oso aukera errazak ematen ditu eta. Audacity programaren azken bertsioa 2.2.1-1 da. 2018-04-15ean eguneratuta.
Audacity euskaraz erabiltzeko bi aukera daude: orain arte lehenetsita etorri dena eta Librezale taldeak mantentzen duena, azken hau euskara estandarrean.